 |
Txingudi
Eskualdeko Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala 2002-2016 |
| |
|
| |
1997ko
uztailean hiri hondakinak biltzeko eta kale-bideak garbitzeko
zerbitzuak bere gain hartu zituenetik, Servicios de Txingudi
- Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak hausnarketa sakon bat
egin zuen bere gestio-erakundearen bidez hiri hondakinen egoerari
buruz, haien kudeaketa osoa egoki eta Europako Batasuneko
direktibek udalen eskuduntzen esparruan bideratu dituzten
kudeaketa-eredu aurreratuenen ildotik bideratzearren.
Egoeraren azterketa abiapuntutzat harturik, direktiba horiek
era hoberenean betetzeko aukera emango liguketen bitartekoak
egokitzearren, helburu batzuk zehaztu eta haien aldeko egitarau
batzuk hartu genituen aintzat. Egoera hura goitik behera aldatuko
zuten egitarauak ziren guztiak eta lehentasunak zehaztu behar
ziren epe jakin batzuetan.
Hiriko eta antzeko hondakinen kudeaketa integralaren kontzeptuak,
gai desberdinetatik sorturiko hondakinen bilketa egokia ez
ezik, haien garraioa ere, tratatu edo sailkatu egingo diren
zentro bateraino, kontuan hartu behar duenez. agerian gelditu
zen gure eskualdean hondakinak bildu, sailkatu eta tratatuko
diren azpiegituren alorrean dagoen defizit handia.
Hondakinak egunoro sortzen direnez, Servicios de Txingudi
- Txingudiko Zerbitzuek hirialdean, industria eta landa-eremuetan
sorturiko kasuistika guztiei egoki erantzungo dien bilketa-eredu
moderno, bizkor eta eraginkor baten diseinu lehenetsi zuen
aurreneko fasean. Halatan, hondakinen bilketa-sistema moderno
bat abiarazi zuen 1999ko ekainean, eta programa informatiko
berri batetik abiatuta planifikatu eta kontrolatu zituen edukiontzien
ratioak, hobekuntza nabaria ekarriz lanaren alor horretara.
Bilketa-jarduera sendotu eta gero, hondakinak bildu, sailkatu
eta tratatuko diren oinarrizko azpiegituren hornikuntzari
ekin genion bigarren fase batean, Gipuzkoako Lurraldeko Foru
Aldundiak 1995ean prestatu zuen Plan Integrala zaharkitua
baitzen ordurako. Gainera, San Markosko zabortegia erabat
betetzear zegoen ordurako, eta zabortegi hori da gure hondakinen
%80ren jomuga.
Oinarrizko kudeaketarako diseinua zehaztu, eta askitasun eta
hurbiltasun printzipio europarrak bere dinamikaren funtsezko
ardatz bihurturik, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuek
hiru proiektu agindu ditu hondakinen sortzaileek euskarri
estruktural bat eduki dezaten. Proiektu hauetan hondakinen
biltegi alternatibo bat -garbigune bat-, industria hondakin
geldoentzako zabortegi bat, eta hiriko eta antzeko hondakinak
tratatzeko zentro bat aurreikusi dira.
Hondakinak tratatzeko zentroaren eta haren inguruan dauden
aukera desberdinen konplexutasunari, gehitu egin behar zaio,
gure aldetik, aintzat hartu beharreko lan-eremua Txingudiko
Badiaren inguruko udalerri guztietara zabaldu beharrak dakarren
konplexutasuna, Hendaiako udalerrira ere zabaldu behar baita
Plan honen ekinbidea. Horrenbestez, Ingurugiroaren Babes eta
Garapenerako alorrean espezializaturiko enpresa bati eskatu
zaion azterketa hau, haren denbora-epea 2016. urtean mugatuz.
Aldi horretara mugatuko da bideratuko den tratamendua, baina
kontuan hartu behar da hori dela Zabortegiratzeen Direktibak
zehaztu duen epea.
Mandatu horren emaitza da ondoan
datorren Txingudi Eskualdeko Hiri Hondakinen Plan Integral
hau.
|
|
| |
| |
 |
"Hondakinen
Plan Integrala" dauden artxiboa erabilgarri dago PDFn
deskargatzeko. Deskargatu nahi baduzu, saka ezazu saguaren
eskuineko botoia eta aukeratu "Guardar destino como ..."
|
| |
|
| |
Txosten Osoa [ 1197 Kb ] |
|
| |
 |
| |
|
|
| |
| |
|