URAREN MUNDU EGUNARI HARRERA EGINGO DIO AURTEN MANKOMUNITATEAK EAEan
   
 

Eusko Jaurlaritzak Mankomunitatea aukeratu du datorren martxoaren 22, ostegunean, Uraren Mundu Eguna ospatzeko egoitza ofizial gisa.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea aukeratu du Uraren Mundu Eguna ospatzeko egoitza ofizial gisa. Jardunaldia martxoaren 22, ostegunean, izango da Txingudiko Zerbitzuek Atalerrekako Hondakin Uren Araztegiko Erabilera Aretoan duten instalazioetan 10:00ak eta 13:30ak bitartean.

Ekitaldian, Esther Larrañaga and. Ingurumen eta Antolakuntza Kontseilaria, José Antonio Santano jn. Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko Lehendakaria eta Borja Jáuregi jn. Lehendakariordea izango dira buru. Gainera, honako hauek hartuko dute parte: Josu Sanz jn., Unesco Etxearen Ingurumen arduraduna, Jaime Morell jn., Sevillako Uren Lurraldeko Partzuergoaren ordezkaria, Jesús Laguardia jn., Behar Bidasoa Elkarteko kidea eta Miguel Angel Muñagorri jn., Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko gerentea.

Programa:

‘URA ETA GARAPEN LANKIDETZA: EUSKAL ERKIDEGOAREN EKARPENA MILURTEKOKO GARAPEN HELBURUETARA URAREN ARLOAN’

10:00 - 10:30 Bienvenida a los asistentes y presentación del seminario, Doña Esther Larrañaga, Consejera de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio del Gobierno Vasco, José Antonio Santano y Borja Jauregui, alcaldes de Irún y Hondarribia y Presidente y Vicepresidente, respectivamente, de la Mancomunidad de Servicios de Txingudi
10:30 - 11:00 Mundu-mailako Ur-arazoaren ikuspegia:
‘Ura Milurtekoko Garapenerako Helburuen ardatza’, Josu Sanz jn. (Ingurumen arduraduna, UNESCO Etxea)
11:00 - 11:45 Uraren inguruko Garapen Lankidetza:
‘Ura eta Lankidetza arloko parte-hartze estrategiak’, Jaime Morell jn. (Sevilla Probintziako Uren Partzuergoa)
11:45 - 12:15 Gobernuz kanpoko garapen lankidetzako ekimenak:
‘Behar Bidasoa Elkartea’ Jesús Laguardia jn. (Behar Bidasoa Elkartea)
12:15 - 12:45 Euskal kudeatzaileen lankidetzaren eredu bat:
‘Txingudiko Zerbitzuen elkartasuna ur eta saneamenduaren garapen lankidetzan: Cubal (Angola)’, Miguel Ángel Muñagorri jn. (Txingudiko Zerbitzuak)
12:45 - 13:00 Mahai-ingurua
13:00 - 13:30 Bazkaria

Helburuak

  • Aurtengo kanpainaren gai nagusian oinarriturik “Ur eskasiari aurre egiten”, kontua da EAEko Ur kudeatzaileei Uraren munduko arazoa planteatzea eta aurrera egitea.
  • Hainbat ikuspegi eskainiko dira, kudeaketa eta gobernatze alorretan izandako lankidetza adibide onetan oinarriturik.
  • Lankidetzari ekitea uraren alorrean: Ur eta Lankidetza Proiektuetan Esku Hartzeko Estrategiak.
  • Behar Bidasoa Elkarteak Hirugarren Munduan alor honetan duen esperientziaren berri ematea.
  • Txingudiko Zerbitzuen kasu zehatza adieraztea garapenean laguntzeko proiektuetan: Cubaleko (Angola) misioan aurrera eramaniko proiektua.