Txingudiko Zerbitzuak – Servicios de Txingudi, S.A.k, bere zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko xedean, tresna berri bat abiarazi du hiritarrek Uraren eta Zaborraren faktura era eroso, erraz eta ziur batean ordaintzeko aukera izan dezaten.
Tresna hau erabili ahal izateko, Kutxa eta Euskadiko Kutxa bezalako Finantza Erakunde Laguntzaileen txartel, kreditu nahiz zordunketa txartel, baten jabe izan behar duzu, edo haien On-line bankuaren erabiltzaile izan behar duzu, eta eskura behar duzu zure ordainketa egiteko orduan Txingudiko Zerbitzuak – Servicios del Txingudi, S.A.k igorririko ordaintzeko jakinarazpena, eskatzen zaizkizun datuak, fakturaren beheko aldean eta barra-kodearen gainean (Igorlea eta Atzizkia – Erreferentzia – Identifikazioa – Zenbatekoa) ageri direnak, sartu ahal izan ditzazun. |