Mahaiko egutegia eta inkesta
Mahaiko egutegi bat banatuko da eskualdeko etxe guztietan eta inkesta, berriz, egutegian bertan etorriko da.
Egutegiak gaikako bilketei buruzko informazioa ematen du hilero (birziklatze portzentajeak, hondakin bakoitzarentzako edukiontzia, eta abar).
Inkestak 4 galdera ditu hondakinen birziklatzeari buruz, horrekin hiritarren partehartzeari buruz informazioa bildu, dauden beharrak ezagutu eta zerbitzua hobetu nahi da, eta era beran eskualdeko birziklatze indizeak handitu nahi dira.
Zehaztutako puntuetan aurkezten diren lehen 1.400 inkestek kamiseta jasoko dute opari. |