ETXEKO OLIO ETA HONDAKIN ARRISKUTSUEN GAIKAKO BILKETA
   
 

Txingudiko Zerbitzuek zabaldu egingo dute etxeko olio eta hondakin arriskutsuen gaikako bilketa Zerbitzua. Hilabete bakoitzaren azken larunbatean Irunen eta hirugarrenean Hondarribian etxeko olio eta Hondakin Toxiko Arriskutsuen gaikako bilketa egingo da horretarako prestaturiko ibilgailu baten bidez.

JASOKO DIREN HONDAKINAK

Zerbitzu honen bidez, honako etxeko hondakin hauek bilduko dira gaika:

  • Sukaldeko olioa.
  • Lanparak eta fluoreszenteak.
  • Termometroak.
  • Automozio hondakinak: olioak, bateriak, iragazkiak, balazta likidoa, eta abar.
  • Tresna elektriko-elektronikoak: Ordenagailuak, Irrati-walkmanak, TV aginteak, Telefono mugikorrak, Kalkulagailuak, Argazki-makinak, eta abar.
  • Tinta eta toner kartutxoak.
  • Disketeak-CDak-DVDak.
  • Argazkigintza: finkatzaileak, bainuak.
  • Txiskeroak.
  • Kolak, pinturak, bernizak eta disolbatzaileak.
  • Pilak eta bateriak.
  • Garbiketa produktuak.
  • Erradiografiak.
  • Aerosol ontziak: intsektizidak, eta abar.
  • Pestizidak-pozoinak.
   
  EGUTEGIA ETA BILTZEKO LEKUAK
 
  LEKUA JASOTZEKO EGUNAK ORDUTEGIA
 IRUN Urdanibia Plaza Hilabete bakoitzaren azken larunbatean 9:00etatik 13:00era
 HONDARRIBIA Benta zaharreko aparkalekua Hilabete bakoitzaren hirugarren larunbatean 12:00etatik 14:00etara
       
Oharra: Irunen ekainaren 30ean egin beharreko bilketa hilabete beraren 23ra pasako da.
 
  ETXEKO OLIOA ETA HTA-ak BILTZEKO EGUTEGIA 2007
   
 
Etxeko olioa eta HTA-ak biltzeko egutegia 2007  [ 93 Kb ]