Helburua
Edukiontzien identifikazio automatizatua da helburu nagusia
(kokalekua, egoera, gorabeherak...). Sistema berri bat
da, hondakinen kudeaketari aplikaturiko irratifrekuentzi
bidezko teknologian oinarritua, eta horretarako, kamioi
bakoitzak bere gailua du instalatuta honako osagai hauekin:
- PDA edo Terminal Eramangarria kabinan
ibilbide, kokaleku eta edukiontzi kopuruarekin.
- Irratifrekuentziako
identifikazio modulua, kabinan ere.
- Antena igorle/hartzailea
toberan kokatua.
Edukiontzi bakoitzak mikrotxip bat du, TRANSPONDER izenekoa.
Mikrotxip horrek kode indibidual eta besterenezina du
eta ez du bateriarik behar hartzailearen seinaleaz elikatzen
delako irakurtzeko unean. |