BEHE BIDASOAKO ESKUALDEKO IKASTETXEETARAKO BISITA GIDATUEN DOAKO ZERBITZUA HURRENGO TOKIETARA
   
 
Zuzendari jaun/andere hori:

Txingudi Zerbitzuak erakunde publikoak aginpidea du Behe Bidasoako urak kudeatzeko eta bere zeregina halakoa den heinean, hurrengoa eman nahi dizu aditzera: Uraren Zikloari dagozkion instalazio desberdinetara bisita gidatuak egiteko doako zerbitzua eskaintzen duela. Ildo horri jarraiki, bisita gidatuen menua du honako moduan zehaztuta:
   
 
Menu
eskuragarriak
Bisitatu beharreko instalazioak Bisitaren gutxi
gorabeherako iraupena
1. menua Endarako urtegia + Elordiko EUA 4 ordu
2. menua Elordiko EUA 1ordu 30 min.
3. menua Hondartzako ponpaketa-estazioa + Atalerrekako HUA 3 ordu
4. menua Atalerrekako HUA 1ordu 30 min.
 
Endara ETAP EDAR
   
 
Zerbitzu hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleentzat da, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoentzat eta Derrigorrezko Ostekoentzat (prestakuntza-zikloak, batxilergoa, CIP izenekoentzat…) ere.

Ingurumen-hezitzaileen talde adituak bisitak gidatuko ditu eta talde bakoitzaren ezaugarri eta ezagutza-mailara egokituko ditu. Bisitak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke. Taldeetan gutxienez 10 partaide eta gehienez 40 partaide izango dira.

Bisita-zerbitzua otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, urrian eta azaroan asteartero eta ostiralero eskaintzen da.

   
   
  Hurrengo telefono-zenbakira deituz egin daiteke erreserba: 943 670637
   
  OHARRA: garraioa ez dago zerbitzuan sartuta, beraz, bisitariak kontratatu beharko du.