Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43º20'23.6" / W 1º47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
902 119 384
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak
Logotipo de Recicla

Web orriaren edukia
 
 

Ireki dute Arasoko garbigune berria

Eskualdeko hiritarrek eta gremioek instalazio berri bat dute eskura maiatzaren 20tik hasita gaika botatzeko era askotako hondakinak —esate baterako, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, kimatze-hondarrak, obra-hondakinak, elektrotresnak, eta abar— ondoren birziklatzeko eta berreskuratzeko.

Garbigunerako sarrera 3.500 kilotik beherako MMA duten ibilgailuentzako dago mugatua eta materialen beharrezko kontrola sarrerako etxola batean egiten da. Esparru berri horren guztizko azalera 6.300 m2-koa da eta Decathlon-en atzealdean dago.

Edozein erabiltzaile joan liteke bertara zuzenean bere ibilgailuarekin eta hondakinak hantxe bota, dohainik, behar bezala seinaleztatuta dauden 16 edukiontzientan.

Zer bota litekeen

Obra-hondakinak, beira, eskaiola, plastikoa, egurra, kimatze-hondarrak, papera eta kartoia, neumatikoak, txatarra, tamaina handiko gauzak (koltxoiak, sofak) etxe-elektrotresna txiki zein handiak, plastikozko, metalezko eta brick ontziak, eta ehun-gaiak (Botatako obra-hondakinak eta eskaiolak 50 kilo baino gehiago badira, botatze-tasa bat ezarriko da).

Hondakin toxikoak eta arriskutsuak: Erdi inguruan dagoen alderdi honetan honakoak bota litezke: koipeak, fluoreszenteak, aerosolak, pintura, disolbatzaileak, kartutxoak, tonerrak, gas-bonbonak, autoen bateriak, pilak eta hondakin toxikoen ontzi hutsak.

Ordutegiak

Garbigunea egunero dago irekita.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 12:45era eta 15:30etik 18:00etara.
Larunbatetan: 10.00etatik 13:00era eta 15:00etatik 19:00etara
Igandeetan: 10:00etatik 13:00etara soilik

 

Web orriaren oina
© 2013 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)