Urte honetatik aurrera, Behobia-Donostia oinezko lasterketaren historian agertuko da plastikozko ontzian botilaraturiko ura. Txingudiko Zerbitzuak eta CD Fortuna KE akordio batera iritsi dira plastikozko botilen ordez paperezko edalontzi biodegradagarria erabiltzeko, eta gero konposta lortzeko.
TXINGUDIKO ZERBITZUAK ETA CD. FORTUNA KE ELKARREKIN BEHOBIA-DONOSTIA IRAUNKORRAGOA IZAN DADIN

Inguru hauetan ezagutzen den lasterketa ospetsuenaren 45. edizio honetan, Txingudiko Zerbitzuak-ek eta CD Fortuna KEak benetan urrats handia egingo dute Behobia-Donostia ingurumenari begira iraunkorragoa izan dadin.
Aspaldiko urteetan bi erakunde horien artean ahalegin handia egin da lasterketa horren ibilbidean zehar ingurumen eragin negatiboa utz ez dezan, baina nolabait ere orain arte osatu gabe geratzen zen plastikozko ur botila ugari bota behar izaten zirelako zabortegira, jasotako hondakinaren kalitate txikia dela eta ezin zirelako birziklatu.
Urte honetatik aurrera, Behobia-Donostia oinezko lasterketaren historian agertuko da plastikozko ontzian botilaraturiko ura, oraingoa kalitate bikaineko ura izango da korrikalarientzako, Elordiko hondakin uren araztegitik etorria. Esan beharrik ez dago Eskualdean sortzen diren baliabideak kontsumitzea, eta zehatz esateko, Txingudiko edateko urari balioa ematea, abantaila handia direla ingurumenari begira.
Bestalde, plastikozko ontziaren ordez paperezko edalontzia erabiliko da. Korrikalariek erabili ondoren, Txingudiko Zerbitzuak-ek jaso eta Lapatxeko Konpostaje Planta berrira eramango dituzte han konpost bihurtzeko, lehen kalitateko konposta, lorezaintzan, paisaiagintzan eta baratze lanetan substratu gisa erabiltzeko. 0 hondakin, horixe da Txingudiko Zerbitzuek eta CD Fortuna KEak ekimen honekin lortu nahi dutena.
Lasterketaren antolakuntzatik, CD Fortuna KEak ahalegin bikoitza egin behar izan du korrikalariek jan-edanak hartzeko toki gehiago egokitzeko, paperezko edalontziak botilak baino iraupen txikiagoa baitu korrikalarien eskuetan. Horrenbestez, edizio honetan jan-edanak hartzeko bi toki egongo dira Txingudin: Colon Ibilbidean eta Katea Auzoan. Gainera, aurten parte hartzaileek irteeran ura izango dute horretarako jarriko diren iturri batzuetan.
Bestalde, korrikalarien osasunean ere eragin positiboa izango du paperezko edalontziak, plastikozko botilak zapaltzean batzuetan gertatzen ziren zauriak baztertuko baitira. Azkenik, Txingudiko Zerbitzuak-ekin akordio batera iritsi da lasterketaren irteeran, Behobian, ehunentzako edukiontziak jartzeko, korrika hasi aurretik eranzten duten arropa bertan utzi ahal izateko.
Antolatzaileek web orriaren eta posta elektronikoaren bidez eman diete korrikalariei paperezko edalontzien eta arropak uzteko edukiontziaren berri.

