Irungo eta Hondarribiko udalerriek osatuta dago Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea. “Txingudiko Zerbitzuak” izeneko elkartea da, eta haren bidez uraren ziklo integrala, hiri hondakinen bilketa eta hondakinen ondorengo garraioa tratatuak izan daitezen, eta kaleen garbiketa kudeatzen ditu. Gainera, jarduera osagarri gisa, energia berriztagarria sortzen du bere egitekoetatik abiaturik.
Txingudiko Zerbitzuak elkarteak burura eramaten dituen egiteko hauek eragin handia dute Irunen eta Hondarribian bizi diren pertsonen bizi kalitatean. Gizarte honen esku dago edateko ura etxeetara eta zerbitzu eta jarduera pribatu nahiz publiko guztietara helarazteko beharrei erantzun ahal izatea; gizarte honen esku dago aipatutako jardueretan sortutako hondakin urek ahalik eta eraginik txikiena izatea hiri, ibai eta itsas ingurumenetan; Irun eta Hondarribiak osatutako hiri ekosistemak sortzen diren hiri hondakin guztiak bere gain hartzeko edo kudeatzeko gai izatea, hondakinen sorrera ahalik eta murritzena izatea lortuz eta haien birziklatze tasa ahalik eta handiena izatea. Hori guzti hori inguru garbi eta osasungarri batean, toki mailan bederen baita energia garbi eta eraginkorrak sorraraziz, ingurumen izaerako kudeaketa osoaren aurreko perspektiba orokorra ahantzi gabe.

Horrek guztiak berekin batean eskatzen du uraren, hondakinen eta kale garbiketen kudeaketa ekonomiko eta sozial iraunkorra bideratzea, baita ingurumenaren kudeaketa iraunkorra ere, egungo bidasoatarren beharrei erantzun ahal izateko etorkizuneko belaunaldien beharrei erantzuteko gaitasuna sakrifikatu behar izan gabe, betiere gizakiaren aurrerabidearen ikuspuntua aintzat harturik.

