Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.:
Junkal kalea, 26 behea. Irun.
UTM: N 43º20'23.6" / W 1º47'10.5"
Bulego nagusiak:
Olaberria auzoa, 18. Irun.
Kokapenak eta nola iritsi
Harrera bezeroei
902 119 384
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak
Logotipo de Recicla

Web orriaren edukia
 

Ingurumen izaerako Gomendioak

Desagüe de fregadero Lavavajillas Planta Grifo
 
  • Ipini ezazu botila bete ur komuneko zisternaren barruan eta 2 litro ur aurreztuko dituzu komuna erabiltzen duzu bakoitzean.
  • Ez ezazu komuna zakarrontzi gisa erabili: preserbatiboak, zigarrokinak, gazak, konpresak, makilatxoak eta norberaren higienerako beste produktuak zakarrontzian utzi behar dira.
  • Hortzak garbitzean eta bizarra egitean itxi ezazu iturria, 10 litro ur aurreztu dezakezu.
  • Bainatu beharrean har ezazu dutxa bat, eta xaboia ematen ari zaren artean itxi ezazu iturria. 150 litro ur aurreztuko duzu zeure higienea berdin-berdin zainduz.
  • Konpon itzazu di-da batean iturri eta hodietan gertatzen diren matxurak. Tantaka ari den iturriak 30 litro ur galtzen du egunean.
  • Ilunabarrean urezta ezazu lurrunketaren bidezko galerak saihesteko. Landareek eskertu egingo dizute!
  • Garbigailua eta ontzi garbigailua bete itzazu; horietan joaten da ur gehiena.
  • Ez ezazu lixiba gehiegi erabili, lixibak hautsi egiten baitu ura arazteko bakterioen oreka, haien lana zaildu egiten du. Erabil itzazu garbigarri ekologikoak, fosfatorik gabeak.
  • Zeure lorategian eta lorontzietan alda itzazu bertako landareak, ur gutxiago kontsumitzen dute eta landare exotikoek baino askoz ere lan gutxiago ematen dute.
  • Iturrietan barreiagailuak eta ura aurrezteko bestelako gailuak ipini itzazu, ura hobe aprobetxatuko duzu eta kontsumoa murriztuko duzu. Urtean 30 € aurreztu ditzakezu.
  • Harrikoa eskuz egiten baduzu eta arraska bikoitza baduzu, bete ezazu bat ur hotzarekin eta egizu harrikoa hartan. Bigarrena erabili ezazu baxerari xaboia kentzeko. Harriko bakoitzean 30 litro aurreztuko dituzu..
  • Barazkiak, esate baterako urazak, ontzi batean garbituta 10 litro ur aurreztuko dituzu. Gainera landareak ureztatzeko berrerabili dezakezu ur hori.
  • Automobila eskuan ur ontzia eta belakia dituzula garbituta, 50 litro ur aurreztuko dituzu.
 

Web orriaren oina
© 2013 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)