Taldeak
Bisita gidatuen zerbitzua, Ura - Uraren Euskal Agentziaren laguntzaz eskaintzen dena, Txingudi bailarako edozein talderi zuzendutako zerbitzua da, era berezian ikastetxe eta era guztietako elkarteei zuzendutakoa. Baldintza bakarra da bisitariek 10 urte baino gehiago izatea, hau da, lehen hezkuntzako 5. mailatik gora egotea.
Oso bestelakoak dira Edateko Ura Tratatzeko Planta (EUTP) eta Hondakin Urak Arazteko Planta (HUAP), bakoitzak bere instalazio propioak ditu, bestela tratatzen da ura bietan, eta bigarrenean tratamendua konplexuagoa dela esan behar dugu. Horrexegatik gomendatzen dugu lehen hezkuntzaren hirugarren zikloko ikasleak uraren hornikuntzarekin zerikusia duten instalazioak bisitatzea (Endara urtegia, Elordiko EUTP, eguzki-energia fotovoltaikoa eta minihidraulikoa) eta bigarren hezkuntzako edo maila goragoko ikasleek saneamenduarekin zerikusia duten instalazioak ezagutzea (Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta, Atalerrekako HUAP, biomasaren energia eta energiaren baterako sorkuntza).

Nahi duten taldeek bisitaldia osatu ahal izango dute instalazioetako unitate didaktikoekin. Horretarako leku honetatik jaitsi eta landu daitezke unitate horiek bisitaldia egin aurretik, bisitaldian zehar edo bisitaldiaren ostean. Betiere gomendagarria da baliabide hau baliatzea, bisitarien motibazioa nabarmen emendatzen baita eta, ondorioz, baita bisitalditik lortu daitekeen errendimendua ere.
Unitate didaktikoak
Bisita gidatua egin behar duten ikasle taldeek material didaktiko hau eskura dute, eta bisita baino lehen edo/eta ondoren jaitsi dezakete lan egin ahal izateko.
Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta eta “Atalerreka” Hondakin Urak Arazteko Planta –EDAR-HUAP
Irakasleentzako materiala - Atalerreka
Ikasleentzako materiala - Atalerreka
Irakasleentzako materiala - Elordi
Ikasleentzako materiala - Elordi
Bisitaldi hauetan eskualdean dauden instalazioen, haien funtzionamenduaren eta bidasoatarroi eskaintzen dizkiguten zerbitzuen berri emateaz gainera behar den neurrian baloratuak izan daitezen, aipagarria da haiei ematen zaien ingurumen izaera edo kutsua, izan ere, sentsibilizazio handiagoa bila da geure gizartearen ur beharrek Behe Bidasoako eskualdeko ingurumenean eragiten dituzten ondorioen aurrean; era berean, portaera ohitura berriak geure egitea bila da bisitaldi hauetan Irunek eta Hondarribiak inguru hurbilenarekin modu iraunkorrago eta errespetagarriago batez joka dezaten.

Kontaktua
Behe Bidasoa eskualdeko uraren ziklo integralaren instalazioak bisitatu nahi dituzten talde antolatuek edo edozein hiritarrek, aldez aurretik hitzordua eskatu behar dute 902 119 384 telefonoan.
Ikasle taldeek bisita formularioa erabili behar dute
C贸mo llegar
- Embalse de Endara o San Ant贸n
- Coordenadas UTM: N 43º16'36'' / W 1º46'30''
- Estaci贸n de Tratamiento de Agua Potable “Elordi” - ETAP
- Coordenadas UTM: N 43º19'38.5'' / W 1º47'54.6''
- Estaci贸n de Bombeo de Hondartza
- Coordenadas UTM: N 43º22'21.4'' / W 1º47'38.2''
- Estaci贸n Depuradora de Aguas Residuales “Atalerreka” –EDAR-
- Coordenadas UTM: N 43º23'28.1'' / W 1º47'46.7''
Hiritarrak
Bisita gidatuen zerbitzua hiritar orori zuzendua da; beraz, edozein bidasoatar interesatu daiteke bisita gidatuak eskaintzen dituen zerbitzu honen aurrean, edozeinek gozatu dezake zerbitzu honekin. Bi aukera daude horretarako: antolatutako talde batentzako bisitaldiarekin bat egitea eta urtero Uraren Munduko Egunaren (martxoak 22) harira antolatzen den bisita gidaturako izena ematea.

